560 kiloko Euskadiko Sokatira Txapelketa jokatu zuten zapatuan hamar taldek, Erandion. “Lehia polita” izan zen, eta Muruetako taldea lehenengo tiraldietan bigarren sailkatu zen, finalaurrekoetara pasatuz. Alabaina, fase horretan indartsuago ibili zen Sokarri. Hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko lehia Ñapurrak taldeagaz eduki zuten Busturialdeko mutilek, eta, berori mendean hartuta, hirugarren postua lortu zuten.
Finala ere estua izan zen Abadiñoren eta Sokarriren artean. Azkenean abadiñarrak nagusitu ziren.
Muruetarrak, 560 kiloko Euskadiko Txapelketan
Sailkapena:
- Abadiño
- Sokarri (Arrigorriaga)
- Murueta
- Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi)
- Beti gazte (Lesaka, Nafarroa)
- Baiona (Lapurdi)
- Berriozar (Nafarroa)
- Conceyos (Asturias)
- Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi)