Batzea eta elkar ezagutzea zen xedea. Harremanak sortzeaz gain, eguneroko dinamiketan batzuek zein besteek egiten dutenaren berri izatea ere bazuen asmo zapatuko dialdiak; Busturialdean lanean ari diren gazteek elkartzea, alegia.
Egun osoko egitaraua prestatu zuten, eta 50 gazte inguruk parte hartu zuten Astran egin zituzten jardueretan. Euskal Herriko gazteek ekoitzitako Gure kabuz ala hil dokumentalak, baina, aparteko jakinmina sortu zuela azaldu du topaketen antolatzaile Xabi Ojinagak: «Hirurogehi lagun inguru batu ginen dokumentala ikusteko». Oro har, zapatuko eguna ondo joan zela aipatu eta balorazio ona egin dute. Eztabaida, komunikazio tailerra, Pantojismo eta maskulinitatea izeneko tailerra eta asanblea egin zituzten, besteak beste.
Ideiak batuz
«Gustura» ibili zirela esan du Ojinagak, eta, etorkizunari begira, martxoan berriro batzeko konpromisoa hartu dutela azaldu du bermeotarrak. «Deialdi zabal bat egingo dugu datorren hilean, elkarlanerako zapatuan atera ziren ideiak zein ideia berriak mahai gainean jartzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko», esan du.
Ideia horien artean daude gazteei zuzendutako komunikazio proiektu bat garatzearena, etxebizitzaz eztabaidatzeko taldea sortzearena edota Busturialdean lan egin eta bizitzeko eskubideari buruz aritzekoa, besteak beste
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.