Askorentzat, egutegian borobilduta dagoen hitzordua da. Hala, beste behin ere, “arrakastatsua” izan da Spookypheria Productions elkarteak antolatutako 80’s party-a. Bermeoko Kafe Antzokia beteta egon zen zapatu gauean, 500 lagun baino gehiago bertaratu ziren, hain zuzen ere.
Herritarrak mozorrotuta
Kafe Antzokia 80ko hamarkada berezi hartako ezaugarriez bete zuten, eta garai hartako pertsonaia askoren mozorroak soinean jarrita bertaratu ziren herritarrak. Lehenik eta behin, Unholy Covers talde bermeotarra izan zen agertoki gainean. Horiek 80. hamarkadako bertsioak abestu zituzten; eta orain dela gutxi hildako Motorheads taldeko abeslari Lemmy Killmister izan zuten gogoan. Ondoren, goizaldera arte, DC Datak jarritako musikarekin dantzatu zuten bertaratutako guztiek. Jaialdiaren seigarren urtean ere, ez zuen zintak birbobinatzeko lehiaketak hutsik egin.
Zintak birbonitzako lehiaketa
Antolatzaileak pozik agertu dira aurten jaialdiak emandakoagaz, eta sortutako “giro ona” nabarmendu dute.