Sukaldaritza asiatikoari buruzko ikastaroa antolatu dute
Bermeoko Udaleko Kultura Sailak sukaldaritza ikastaroa antolatu du martxorako. Sukaldaritza ikastaro berezia izango da, oraingoa; izan ere, sukaldaritza asiatikoa landuko dute.Asiarrek, batez ere, arroza eta barazkiak erabiltzen dituzte sukaldean. Hort...
Asiarrek, batez ere, arroza eta barazkiak erabiltzen dituzte sukaldean. Hortaz, ikastaro horretan parte hartzeko izena ematen duten horiek arroza eta barazkiak lurrintzeko asiarrek erabiltzen dituzten saltsak eta espezieak lantzen ikasiko dute, batez ere. Besteren artean, ikastaroan honakoak egiten ikasiko dutela azaldu dute antolatzaileek: oilaskoa curry-agaz eta laranjazko saltsagaz eta barazkiekaz, wock-a saltsa espeziatuekin eta Taiwaneko eta udaberriko erruloak.
Izena eman behar da
Bi egunetan eskainiko da ikastaroa; martxoaren 4an eta 11n, biak barikuak. Bi orduko saioak izango direla jakinarazi dute, 19:00etatik 21:00etara.
Ikastaroan parte hartu gura duten horiek, baina, aurretiaz eman beharko dute izena Gizarte eta Kultura Etxean edota 94-617 91 55 telefonora deituta.