Urteko lehenengo hilabetean, arrakasta handia izan du Ondarroako Udal Kirol Batzordeak martxan jarritako kanpaina berriak: 100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo 2016an. Ondarrutarrek Euskal Herriko lurralde ezberdinetako hamar mendi igotzea nahi dute, ...

Urteko lehenengo hilabetean, arrakasta handia izan du Ondarroako Udal Kirol Batzordeak martxan jarritako kanpaina berriak:
100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo 2016an. Ondarrutarrek Euskal Herriko lurralde ezberdinetako hamar mendi igotzea nahi dute, eta «urtarrilean, 420 igoera eta 150 argazki baino gehiago» jaso dituzte. Hala, uste zutena baino parte hartze handiagoa eta zabalagoa izaten ari da ekimena. Jasotzen diren argazki guztien egileen artean, gainera, zozketa egingo dute hilero; lehenengoak, esaterako, baditu irabazleak: Jon Jauregi, Jabier Argoitia
Txarru eta Jose Andres Arrate
Urkixa. Urtarrileko irabazle horiek, Aurrera Mendi Taldearen oparia jasoko dute; mendirako bastoi parea.