Antzinako tradizioari uko egin barik aterako dituzte mozorroak kalera gaur hasi eta otsailaren 13ra bitartean Busturialdeko herrietan. Txiki zein handi, herri denetako bizilagunak prest dira miresten edo gorrotatzen duten horren irudia hartu eta plazara ateratzeko. Irudia, baina, ez da egunerokotasunetik aldenduko den gauza bakarra izango; herrietako txokoek ere xarma berezia hartuko baitute egunotan. Kolorez jantzi eta doinuz girotuko dituzte usain berezia hartuko duten kaleak.
Lamiak Mundakan
Mozorro desfileak, tostada lehiaketak, dantzak, musika, kalejirak, jan eta edana, antzezlanak eta beste hainbat izango dira protagonista norbanakoen zein taldeen egunetan.
Egitaraua, herriz herri:
AJANGIZ
Gaur. 18:00etan hasita, Artxube dantza taldearen saioa. Kanpantxun hasiko dute saioa, eta Mendietan bukatu. Bertan txokolate jana egingo dute.
Arratzu
Otsailak 8, astelehena.
– 18:30ean, Xaiborren diskofesta, Loiolako plazan.
– 19:30ean, txokolate jana, Loiolan.
BERMEO
Gaur.
– 18:30ean, Kiki, Koko eta Mokoren Parranda tutiplen dantzaldi-animazioa 4 eta 12 urte bitartekoentzat, Kafe Antzokian.
Bihar.
– 12:30ean hasita, Lantzeko inauteriak: Alkartasuna dantza taldea eta Bermeotarrak fanfarrea, kultur etxetik aterata, herriko kaleetan zehar.
– 12:00etatik 12:30era, tostada txapelketa. Aurkezpena.
– 13:30ean, tostada txapelketako sari banaketa.
– Ostean, Kanta Kanta Lorue ekimena, Goiko plazatik hasi eta alde zaharrean zehar.
– 14:30ean, nagusien mozorro bazkaria eta dantzaldia Trio Marfil taldeagaz, Kafe Antzokian.
– 17:30etik 20:30era, tostada jana Kafe Antzokira mozorrotuta doazenentzako.
Otsailak 9, martitzena.
– 11:00etatik aurrera, herriko ikastetxeetako kalejirak.
– 11:00etatik aurrera, tabernen XV. mozorro lehiaketa. Izena ematea: otsailaren 8ra arte. Baldintzak: tabernak eta tabernariak egon behar dira mozorrotuta otsailaren 9an, 11:00etatik aurrera. Apainketa otsailaren 13ra arte mantentzea eskatu dute. Baloratuko dutena: apainketaren orijinaltasuna; erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua erabiltzea eta ingurumena errespetatzea; tabernaren mozorroa eta apainketa bat etortzea.
– 13:00etatik aurrera, fanfarrea, herriko kaleetan zehar.
– 16:30etik 20:30era, FM dantzaldia, Lamerako kioskoan.
Otsailak 13, zapatua.
– 21:30etik aurrera, 80’s party 2016, Kafe Antzokian. Unholy Covers taldearen kontzertua eta, ondoren, DC Data . Antolatzaileak: Spookypheria Productions, Unholy Covers, Bermeoko Kafe Antzokia eta Irudi.
BUSTURIA
Gaur. 10:00etan, eskolako inauterien mamarro desfilea eta txokolatea tenis pistetan edo eskolako patioan, eguraldiaren arabera.
Bihar.
– 17:00etatik aurrera, musika, jokoak, mozorro desfilea eta gehiago, tenis pistetan. Guraso Elkarteak eta Gazte Asanbladak antolatuta.
– 19:o0etan, Atxurkuluko emakumeen saioa, Altamirako Kultur Etxean.
Etzi. 12:00etan, inauterietako dantzak, Irrintzi Alai dantza taldearen eskutik, San Kristobaletik hasita.
EA
Bihar.
– 12:00etan, zapatuetako merkatuan txitxiburduntzia mozorrotutako guztientzat.
– 17:30ean, makillaje txokoa eta Porrotxentzako marrazketa tailerra, Eskolondon.
– Ondoren, musika festa eta txokolate jana.
FORUA
Otsailak 9, martitzena.
– 17:00etatik aurrera, umeentzako txiki-txokoa eta puzgarriak, aretoan.
– 18:00ak arte, XII. tostada txapelketa. Gehienez, zortzi tostada. Ogizkoak zein ahizkoak.
– 18:30ean, tostada txapelketako sari banaketa.
– Ostean, txokolate jana guztientzat.
GAUTEGIZ ARTEAGA
Bihar.
– Egunean zehar, tostada lehiaketa 18 urtetik gorakoei zuzenduta. Sei tostada aurkeztu beharko dira.
– 17:00etan, jaiaren hasiera, herriko frontoian.
– 17:30ean, mozorro desfilea.
– 18:30ean, Dj animatzailea.
– 19:30ean, mozorro desfileko eta tostada lehiaketako sari banaketa.
– Ostean, txokolate jana.
GERNIKA-LUMO
Gaur.
– 19:00etatik 21:00etara, Pataxaranga fanfarrea kalez kale.
– 21:00etatik 22:00etara, Agarre auzoko tabernetan happy hour mozorrotuentzat.
– 21:30etik 22:30era eta 02:30etik 03:30era, Juan Calzada eta Industria kaleetako tabernetan happy hour mozorrotuentzat.
Bihar.
– 17:30etik 21:30era, ume eta gazteentzako mozorro jaialdia, Merkatu plazan.
– 19:00etatik aurrera, Altsasuko inauteriak, kalez kale, Pasealekutik hasita, Elai-Alai dantzari taldearen eskutik.
– 20:00etan, txokolatea eta tostadak, Merkatu plazan.
Etzi.
– 11:00etan, diana: Busturialdeko Gaiteroak.
– 12:15ean, irrintzi erakustaldia, Foru plazan.
– 12:30ean, marroen aurreskua, Foru plazan.
– Ostean, tostada banaketa, Foru plazan.
– 12:30etik 15:00etara, Urdaibai kantagunea kalez kale.
– 13:00etan, Busturialdeko Gaiteroekin kalejira.
– 17:30etik 20:30era, lehorreko masta-paloa eta ume eta gazteentzako parkea, Merkatu plazan.
Otsailak 8, astelehena.
– 17:30etik 20:30era, ume eta gazteentzako parkea, Merkatu plazan.
Otsailak 9, martitzena.
– 17:30etik 20:30era, ume eta gazteentzako parkea, Merkatu plazan.
IBARRANGELU
Otsailak 13, zapatua.
– 13:00etan, dantzak, Elixalden.
– 14:00etan, umeen bazkaria, Itsas-Ametsa tabernan.
– 15:00etan, nagusien bazkaria, Itsas-Ametsa tabernan.
– 15:00etatik 17:00etara umeen zaintza egongo da, gurasoek antolatuta. Bazkarirako zein zaintzarako kultur etxean eman behar da izena, otsailaren 10a orduko.
– 17:00etan, umeentzako eskulanak. Amaitutakoan, diskoteka kultur etxean.
– 18:00etan, txokolate jana.
– 21:30ean, bertso afaria Akordako jatetxean, Igor Elortza eta Unai Iturriagagaz.
MORGA
Otsailak 13, zapatua. Erdi Aroko inauteriak. Afaria Estartan. Ostean, Rumaniak – Friends Dj.
MUNDAKA
Bihar. 17:30ean, Udal Txistu Eskolako danborreko txikien kalejira. Ondoren, Gaztezar Dantza Eskolako gazteen emanaldia, plazan.
Etzi.
– 10:00etan, Mundakako txistulari marrauen kalejira, atorra jantzita eta aurpegia estalita.
– 12:30ean, Mundakako Atorren Estudiantina Aratuste abestiagaz hasita. Atorra jantzita, buruan almoadazala eta koloredun zapiekin. Hori guztia Jose Mari Egileorren etxea zenaren ondotik.
– 14:00ak inguruan, marrauen bazkal aurreko kantuak, portuan.
– 18:00etan, herriko plazan, Lamien agerraldia, dantza eta kantuekin.
Martitzena, otsailak 9.
– 11:00etan, Mundakako Eskolako umeen kalejira, kiroldegiraino.
– 12:00etan, Isla Kale kiroldegian, Mundakako Eskolako umeen erakustaldia.
– 18:00etan, buruhandiak.
– 19:00etan, Animagic-ekin dantzaldia herriko plazan, 20:00ak arte.
– 20:30ean, Mundakako Eskolako guraso elkartearen eskutik, sardina erretzea berreskuratuko dute, kalejira plazatik hasita, txirula eta akordeoiekin, azkenik portuan erretzeko.