Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta urtero legez, Bermeoko Minbiziaren Aurkako elkarteko kideak kalera atera ziren herritarrei gaitzaren inguruko informazio orriak banatzera; Lameran egon ziren eguerdian. Bestalde, otsailaren 17an ...

Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta urtero legez, Bermeoko Minbiziaren Aurkako elkarteko kideak kalera atera ziren herritarrei gaitzaren inguruko informazio orriak banatzera; Lameran egon ziren eguerdian. Bestalde, otsailaren 17an eskainiko duten hitzaldiaren berri eman zuten. Horretan, hain zuzen ere, atzo Madrilen egin zuten Minbiziaren Aurkako V. Foroa jarriko dute ikusgai. 17:30ean jarri dute ordua, Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan. Mutrikun, bestalde, herritarren eskura jarri zuten informazioa; botiketan, osasun zentroan eta Apain Estetikan.