Bermeo Futbol Taldeak jakinarazi duenez, Jabi Fradua izango da aurrerantzean Bermeo B taldea entrenatuko duena, Sergio Ortizek lan hori utzi baitu, arrazoi pertsonalak tarteko. Iazko denboraldian ere entrenatu zuen taldea Fraduak, eta aurretik beheragoko kategorietakoetan aritu da. Ibon Diezen laguntza izango du Fraduak taldea entrenatzeko.
Bestalde, Ortizi eskerrak eman dizkio Bermeo Futbol Taldeak, “agertutako profesionaltasunarengatik”. Halaber, onena opa diola esan du.
Jabi Fradua