Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, arroketan zebilen arrantzan, Bermeoko Matxitxako lurmuturraren inguruan. Ertzaintzak 14:20 aldera izan du istripuaren berri. Azaldu duenez, uretara jausi eta itota hil da. Bermeoko udaltzainek atera dute hilotza uretatik, eta, ondoren, helikopteroz eraman dute portura.
Ertzaintzaren arabera, 30 urteko gizonezkoa da hildakoa.
Ertzaintzaren helikopteroa