Ainhoa Gutierrezentzat urtarrilekoa
Urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketako saria eman zuen atzo Gernika-Lumoko Berbalagunek. 55 lagunek erantzun dute proposatutako galdera sorta, Gernika BHIk egindakoa. Horietatik, 40k izan dituzte erantzun guztiak ondo, baina Ainhoa Gutierrez Ituartek irud...

Urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketako saria eman zuen atzo Gernika-Lumoko Berbalagunek. 55 lagunek erantzun dute proposatutako galdera sorta, Gernika BHIk egindakoa. Horietatik, 40k izan dituzte erantzun guztiak ondo, baina Ainhoa Gutierrez Ituartek irudian, haren ama eskuratu du Lorategietako Auzune jatetxean bi lagunentzako afaria. Otsaileko saria Ipar tabernak emango du, eta galderak Mertzede ikastetxeak prestatu ditu. Hilaren 26ra arte dago galdetegia egin eta entregatzeko epea.