Jai Alairen eta zesta-puntaren historia laburbiltzen duen
Jai Alai Blues estreinatu eta zenbait hilabetera iritsiko da ia bi orduko iraupena daukan lanaren soinu banda, Audiencen eskutik. Otsailaren 12an argitaratuko du Gernika-Lumoko taldeak soinu banda, hamabost abestiz osatutakoa. Oraingoz, baina, medio digitaletan baino ez dela izango entzungai zehaztu dute. Hori bai, lan berria zuzenean aurkeztuko dute gernikarrek. Gernika-Lumon bertan estreinatuko dute, martxoaren 12an.

Audience Plays Jai Alai Blues
Berde Produkzioak-ek ekoitzita, Gorka Bilbao gernikarrak zuzenduta dago
Jai Alai Blues film luzea, eta harekin batera aritu izan dira Hannot Mintegia eta Zigor Etxebarria gernikarrak ere. Dokumentalean zesta-puntaren “historia sinestezina” kontatzen da, “mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez”. Zesta-puntaren mundu mailako arrakasta, hedabideetan izandako oihartzuna, kirolaren internazionalizazioa… Une gorenak hobeto ezagutzeko aukera ematen du
Jai Alai Blues-ek, baina baita zesta-puntaren gainbehera ere. “Bere urrezko aroa eta gainbehera aztertzen ditu, artxiboko irudi interesgarri eta ezezagun ugarien bidez eta gaur egungo pilotarien testigantzaz lagunduta”. Donostiako Zinemaldian ere izan zen filma, Zinemira atalean.
Irudi horietan oinarrituta egindako soinu banda Audience Plays Jai Alai Blues emanaldiaren bidez aurkeztuko du Gernika-Lumoko taldeak. Tio Pete estudioetan grabatu zituen
soinu bandako hamabost abestiak, iazko abuztuan. “Frontoiko kontakizun baten soinu banda” hori oholtza gainera eramateko sasoia iritsi zaio orain, Amerikanuak lanarekin bezala.
https://vimeo.com/151756600