Aterpetxearen egoera ezagutu nahi du udalak pliegoak egiteko
Gaur egun kudeaketaz arduratzen den enpresak batuko ditu datuak. EH Bilduk kezka agertu du, eta erromesek ordaintzen dutena nora bideratzen den galdetu duGernika-Lumoko aterpetxea bideragarri den jakin gura du udalak, eta lan hori egiteko kontratatu du...
Gaur egun kudeaketaz arduratzen den enpresak batuko ditu datuak. EH Bilduk kezka agertu du, eta erromesek ordaintzen dutena nora bideratzen den galdetu du
Gernika-Lumoko aterpetxea bideragarri den jakin gura du udalak, eta lan hori egiteko kontratatu du gaur egun kudeaketa daraman enpresa. Hala adierazi du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok.Hain zuzen, EH Bilduk gai horrekiko agertu duen kezka argitu nahi izan duGernika-Lumoko alkateak. Izan ere, gaur egun kudeaketagaz arduratzen den enpresaren kontratazioa Gernika-Lumoko Udalak zein baldintzatan egin zuen galdetu du EH Bilduk udalbatzarrean, behin baino gehiagotan.
Gernika-Lumoko alkateak dioenez, gai horretan adituak diren udaletxeko teknikariek aholkatuta, kontratu txiki bat egin dio udalak Aterpetxearen ardura hartu duen enpresa horri, helburu zehatz batekin: aterpetxearen beharrizan errealak ezagutzea. «2015eko abuztura bitartean kexa asko batu ditugu aterpetxea dela-eta; besteak beste, harrera ordutegiagatik edota instalazioak zaindu gabe zeudelako», esan du alkateak.
Beraz, kudeaketa adjudikatzeko deialdi publikorako pliegoak egin aurretik, aterpetxeari buruzko datu errealak ezagutu gura ditu udalak, Gorroñoren esanetan.
Urtebeteko kontratua du gaur egunAterpetxerako kontratatu duten enpresa horrek, eta, alkateak esan duenez, bera izango da behar diren datuak biltzearen arduraduna.
KezkaK
Informazio eske ibili izan direnean behar bezalako erantzunik ez duela izan salatu du Gernika-Lumoko EHBilduk prentsa oharrean. Aterpetxearen gaiak, kezka gehiago sortu dizkio koalizioari.
Besteak beste, salatu du aterpetxeak lehen 1.800 euroko irabaziak ematen zizikiola Gernika-Lumoko Udalari, eta orain, enpresa berriaren kontratuarekin, 18.000 euroko kostua izango duela kritikatu du.
Bestalde, aterpetxea erabiltzen duten erromesen dirua nora doan argitzeko ere eskatu dio Gernika-Lumoko Udalari.