Kontzertu akustikoa eskainiko du Josu Bergarak bihar, Talako Kantinan
Bermeoko Talako Kantinaren eguen sozialen baitan eskainiko du eatarrak kontzertu akustikoa. Hain zuzen ere, iazko azaroan kaleratutako Kanta txikien indarra diskoa aurkeztuko du Bermeon.
Bilboko Kafe Antzokian iazko ekainean emandako zuzeneko kontzertuan grabatu zuen Bergarak diskoa; hamar kanta berri eta aurreko beste lau sartu ditu horretan.
Eatarrak Talako Kantinan eskainiko duen kontzertu akustikoaz gozatu gura dutenek, 20:00etan dute bihar hitzordua.