Kandelario abestera atera dira Gernika-Lumoko umeak
Atzo zen Kandelario eguna, eta kantuan atera ziren Gernika-Lumoko umeak atzo iluntzean. Busturiko umeek ere abestu zuten, eskola aurrean. Bermeon, aldiz, Demiku auzoan Kandelario jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan eta hurrengoan. Umeentzako jolasak izango dira datorren domekan –hilaren 7an–, eta mendi martxa egingo dute otsailaren 14an.
Gernika-Lumoko Kandelario eguna dela eta, argazki galeria egin du HITZAk, Txebi Arriagak utzitako argazkiekin.