Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna da bihar, eta urtero egin modura, Bermeoko Minbiziaren Aurkako elkarteko kideak kalera aterako dira informazio orriak ematera.
Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkartekoak informazioa ematen, Lameran
12:00etatik 14:00etara jarriko dituzte mahai informatiboak Lameran eta osasun etxean. Urtero legez, bertaratzen diren guztiei gaitzaren inguruko informazioa eskainiko die.