Iristear da herriak kantez girotzen dituen egutegiko hitzordua: Santa Ageda eguna. Otsailaren 5ean ospatuko dute egun hori, baina bezperan aterako dira hainbat eta hainbat kalera euren doinuez alaitzen. Beste hainbatek, berriz, astebururako utziko dute zeregin hori. Asko leku jakin batean bilduko dira, gero, auzo eta kaleetara mugitzeko.
Santa eskean Ibarrangelun, iaz
Herriko elkarte, talde, eragile zein norbanakoak izango dira, beste urte batez, herriari bizia emango diotenak. Ume, gazte zein nagusiak ibiliko dira herriko txoko ezberdinetatik makilari eutsita, eztarria berotzen. Baina horiez gain, Busturialdeko eskoletakoek ere erakutsiko dute abesteko grina, kalera irtenda.
Kantuan aritzea izango da eguneko zeregin nagusia, baina, horren aitzakian, mokadutxoarentzako tartetxoa ere hartuko dute zenbaitek.
Ajangiz.
– Otsailaren 6an, 14:00etan, Mendietako plazan hasita.
Arratzu.
– Otsailaren 5ean, 19:00etan, entsegua, kultura aretoan.
– Otsailaren 6an, 10:00etan, Elizalden ellartuko dira kantuan hasteko; 15:00etan, Loiolan batuko dira.
Bermeo.
– Otsailaren 4an, 12:00etan, Zaharren Egoitzan hasiko da abesten Erroxape Abesbatza; ondoren, kalez kale.
Busturia.
-Otsailaren 4an, 17:30etik aurrera, Atxurkulu Emakumeen taldea kalez kale.
Ea (Natxitu).
-Otsailaren 5ean, 12:00etan, eskola umeen saioa elizpean; ostean, meza; eguerdian, trikitilariak; 15:00etan, herri bazkaria.
Ereño.
– Otsailaren 6an, 09:00etan, Akordan elkartu eta Gabika eta Akorda auzoetatik kantari ibiliko dira Kabelinatxe Dantza taldekoak; 12:15ean, Zeeta, Bollar, Atxoste eta Basetxetas auzoetatik; 15:30ean, Aritatik eta Elexalde auzotik.
Forua.
– Otsailaren 4an, 17:30ean, kultur etxearen aurrean.
Gautegiz Arteaga.
– Otsailaren 4an, 09:00etan, plazan.
Ibarrangelu.
– Otsailaren 6an, 11:00etan, erdigunetik hasita.
Nabarniz.
– Otsailaren 7an, 09:00etan, kantatzera aterako dira Arrolamendi taldekoak.