URA ur agentzia Lurgaia fundazioaren laguntzagaz aritu da Oka ibaiaren arroko birlandaketa egiten. Hain zuzen, Ibarrangeluko Duruki errekastoan eta Muxikako Leindo ibaiertzean aritu dira lanean.
Birlandaketa egiten
Egindako lanei dagokienez, lehenbizi, “lur-eremuak atontzeko, zortasun-eremu eta zaintza-eremuetan zeuden oztopoak” kendu dituzte, eta, ondoren, landatze-eremuak prestatu. Guztira 2.100 zuhaitz landatu dituzte; zehatz esateko, urkiak, lizarrak eta haltzak. 1.500 Durukin landat dituzte, eta beste 600ak Leindon.
23.656,.83 euroko kostua izan dute lanek. %46 Ibarrangeluko Duruki errekastoan inbertitu dute, eta %54 Muxikako Leindo errekastoan.