Urtarrilean
Star wars izan zuten oinarri Morgako ludotekan antolatutako jarduerek, eta otsailean Minion marrazki bizidunek hartuko dute erreleboa. Barikutik hilaren 27ra bitartean, bariku-zapatu denetan izango dute herriko gazteenek pertsonaia horietan oinarritutako jarduerekin entretenitzeko aukera.
Morgako kultur etxea
Eskulanak egingo dituzte barikuan, eta zapatuan
The Minions filma ikusiko dute. Hurrengo asteburuan, berriz, minion mozorroa egingo dute barikuan, eta mozorro lehiaketa zapatuan. Mahai-tenis txapelketa, jolas kooperatiboak… izango dira hurrengo asteburuetan. Gor-mutuen hizkuntza baliatuz ere ariko dira jolasean.
Bariku nahiz zapatu, jarduera guztiak 17:30ean hasiko dira, eta 19:30ean amaitu.