Hainbat lagun batu dira Astraren urteurreneko mendi martxan
Ezinezkoak okupatzen jarraitu dute gernikarrek joan den asteburuan ere, oraingoan, baina, kirola eginez. Zapatuan mendi martxa egin zuten hainbat lagunek, Arrolape kirol klubak eta Astrak egindako deialdiari jarraiki.
Astratik abiatu zen martxa, 09:00etan, eta Santimamiñeraino joan ziren. Han hamaiketakoa eginda, Gernika-Lumora itzuli ziren ibiltariak. Arratsalde-iluntzean, Irati Anda eskalatzailearen berbaldiagaz eta bertsobatukapoteoagaz osatu zuten eguneko egitaraua.