Basoei buruz aritzeko batzarra egingo dute gaur, Gorozikan
Muxikako Udalak auzo batzarra deitu du gaur arratsalderako. Hain zuzen ere, Gorozikako herri basoei buruz ariko direla azaldu dute udaletik: zenbat dauden, zeintzuk diren eta zein egoeratan dauden.Informazioa emateaz gain, gaur egingo duten auzo batzar...
Informazioa emateaz gain, gaur egingo duten auzo batzarraren bitartez, herritarren parte hartzea ere sustatu gura du udalak. Hori dela eta, batzarrera joateko deia egin die Gorozikako bizilagunei.
Parte hartu gura dutenek Gorozikako txokora hurbildu beharko dute, 19:30ean.