Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska-Gazte-Zahar Taldeak antolatutako XII. Herri Lasterketa izan zen domekan, Bermeon. Beste behin ere, parte hartzea handia izan zela azaldu dute antolatzaileek; umeak, gazteak eta nagusiak kontuan izanik, 779 korrikalari ibili ziren Bermeoko kaleetatik.
Lasterketa nagusiko korrikalariak lasterketa hasten. Argazkia: bermeoiruditan
Azken urteotan nesken eta mutilen parte hartzea orekatzea izan dute helburu. Oraindik, baina, ez dute lortu; 270 korrikalarik parte hartu zuten lasterketa nagusian, eta horietatik 72 izan ziren emakumeak.
Izaro BIkers motozaleen elkartea. Argazkia: bermeoiruditan
Azaldu dutenez, aurten, 11 eta 14 urte bitartekoentzat bereziki antolatutako lasterketaren partaidetzak behera egin du, “lasterketa nagusian parte hartzen dutelako”.
1. 044 euro batu dituzte XII. Herri Lasterketagaz; diru hori herriko ea ekimen guztietan laguntza ematen egoten den Izaro Bikers motozaleen elkarteak jaso du.
Argazkiak
bermeoiruditan-ek ateratakoak dira.
Herri lasterketako emaitzak