Urdaibaiko erroak egurarrean landuta
Urdaibaiko erroak ipini dituzte ikusgai Maria Vallejo eta Alberto Rojok. Bi artisten lanak Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa gelan izango dira ikusgai, eta gaur bertan egingo dute erakusketaren inaugurazio ekitaldia, 19:30ean. Egurrarekin landuta...

Urdaibaiko erroak ipini dituzte ikusgai Maria Vallejo eta Alberto Rojok. Bi artisten lanak Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa gelan izango dira ikusgai, eta gaur bertan egingo dute erakusketaren inaugurazio ekitaldia, 19:30ean. Egurrarekin landutako eta margotutako hogei pieza ekarri dituzte artistek. Lagin horretatik bi pieza, baina, kultur etxetik kanpo ipini dituzte erakusgai: Lizeo antzokiaren harreran dago bat, eta Astran bestea. Erakusketa otsailaren 19ra arte izango da ikusgai.