Artibai Mendigoizale Taldeak urteko bilera egingo du domekan
MARKINA-XEMEIN // Artibai Mendigoizale Taldeak urteko batzar nagusia egingo du domekan, 18:00etan, Uhagon kulturguneko bigarren solairuan. Besteak beste, 2015eko ekintzen balorazioa egin eta 2016ko egutegia aurkeztuko dute mendigoizale taldeko kideek. ...
MARKINA-XEMEIN // Artibai Mendigoizale Taldeak urteko batzar nagusia egingo du domekan, 18:00etan, Uhagon kulturguneko bigarren solairuan. Besteak beste, 2015eko ekintzen balorazioa egin eta 2016ko egutegia aurkeztuko dute mendigoizale taldeko kideek. Beste alde batetik, aurten Alpinok 70 urte betetzen dituela eta, urteurren horren inguruan egingo dituzten ekintza berezien berri ere emango dute.