Bigarren txapela jantzi dute aurten Muruetako tiralariek
Indartsu daudela berretsi dute Murueta Sokatira taldeko mutilek, Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako finalean lehenengo postua eskuratuta, 640 kilotan680 kilotan ez ezik, 640 kilotan ere Euskal Herriko onenak direla erakutsi dute muruetarrek. ...
Indartsu daudela berretsi dute Murueta Sokatira taldeko mutilek, Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako finalean lehenengo postua eskuratuta, 640 kilotan
680 kilotan ez ezik, 640 kilotan ere Euskal Herriko onenak direla erakutsi dute muruetarrek. Asteburukoagaz, denboraldiko bigarren txapela eraman zuten etxera Ibarratik Muruetara, bertako tiralariek. Tiralari on batek teknika, indarra, erresistentzia eta fisikoa behar zuela azaldu zion HITZAri Jon Loizaga Murueta Sokatira Taldeko kideak, eta horren guztiaren batuketa badutela erakutsi dute Busturialdekoek.Zapatuan izan zen Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako finala, Ibarran (Gipuzkoa), eta aurreko bi saioetako bata Ezpelatakoa eta bestea Bermeokoa sei tiralari onenek lehiatu zuten bertan. Abadiño zen horietan faboritoetako bat, aurreko urteetan gailenduta. Hala ere, laugarren postuagaz konformatu, eta bertokoek hartu zuten horien postua. Bigarren postua, aldiz, Beti Gazte taldearentzako izan zen, eta Ñapurrentzako hirugarrena. Abadiño, Sokarri eta Ibarra (azken bi horietan eskualdeko tiralariak ere badira) izan ziren hurrengoak sailkapenean, hurrenez hurren.
Muruetakoek azaldu dutenez, «lehen eta azken tiraldiak gogorrenak» izan ziren. «Izan ere, lehenengoan, Beti Gazteren aurka aritu ginen, eta azkenean bigarren geratu zen. Azken tiraldian, berriz, Ñapurrak-i tiraldi bat irabaztea nahikoa genuen txapela lortzeko, eta halaxe egin genuen».
Mutilak ez ezik, neskak ere aritu ziren Ibarran asteburuan. 500 kiloko lehen jardunaldia zuten orduan emakumezkoek, eta guztietan, Gaztedi Bermeoko Erika Julieth Rojas eta Batirtze Ispizua daude taldean nagusitu zen. Badaiotz eta Ibarra sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Garaipenak garaipen, oraindik ere beste bi jardunaldiri egin beharko diote aurre emakumeek.