Jubilatuen elkarteak irteera antolatu du sanblasetara
EREÑO // Ereñozar Ereñoko jubilatuen elkarteak irteera antolatu du otsailaren 3rako. Hain zuzen ere, Abadiñoko San Blas jaietara joango dira izena ematen dutenek. Hilaren 31ra arteko epea dago izena emateko; Elexalden Pilarren bitartez, eta Akordan...
EREÑO // Ereñozar Ereñoko jubilatuen elkarteak irteera antolatu du otsailaren 3rako. Hain zuzen ere, Abadiñoko San Blas jaietara joango dira izena ematen dutenek. Hilaren 31ra arteko epea dago izena emateko; Elexalden Pilarren bitartez, eta Akordan Milaren bidez. Otsailaren 3an, 09:30ean aterako dira, Gabikatik, eta goiza Abadiñoko azokan emango dute. Ondoren, Durangon bazkalduko dute.