Astelehen iluntzean ailegatu ziren Euskal Herrira Txomin Arana eta harekin Argentina eta Boliviara joandakoak. Dakar lasterketan lan bikaina egin ostean, harrera beroa jaso zuen Loiuko aireportuan ereñarrak. Dakarreko zortzigarren etapara sailkapen or...

Astelehen iluntzean ailegatu ziren Euskal Herrira Txomin Arana eta harekin Argentina eta Boliviara joandakoak. Dakar lasterketan lan bikaina egin ostean, harrera beroa jaso zuen Loiuko aireportuan ereñarrak. Dakarreko zortzigarren etapara sailkapen orokorreko 11. postuan iritsi zen bertoko moto gidaria, eta azken etapa horretan ere, postu onean hamalaugarrenean zioan, azken itxaron gunetik helmugarako bidean erori, min hartu, eta motoa erabat hautsi zen arte. «Azkenean pena bat izan zen; emaitza oso onak lortzen nenbilen. Ez nuen espero hain aurrean egoterik; izan ere, oso pilotu azkarrak izan dira aurten. Eta horien artean egon naiz lasterketa osoan zehar». Gauzak horrela, «oso pozik» sentitu da bertoko pilotua bere buruagaz, «eroso eta gustura». Aurten, gainera, sailkapeneko lehenengo postuetan egonik, hainbat taldek begia bota diotela esan zuen herenegun egindako adierazpenetan. Datorren urtean, beraz, «ea zerbait ateratzen den eta errazagoa den».