Bermeoko Arrain Azoka elkarteak arrantzaleek erabili ohi dituzten aparailuak, murtxilak eta beste egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Hain zuzen, lau egunetan emango dituzte eskolak: otsailaren 13an, martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 7an. Arrantzale izandako herritar batzuk izango dira irakasleak, eta “euren ezagutza ikasi gura duten gazte guztiei” zabaldu ondoren, ikastaroan parte hartzen dutenak Arrain Azokan izango dira, “ikasitakoa erakusten”.
Aipatutako egunetan, 10:00etatik 12:00etara arte izango dira eskolak, Arrantzaleen Museoan. Otsailaren 11ra arte eman ahalko da izena, Turismo Bulegoan. Informazio gehiagorako ere bertara dei daiteke (94-617 91 54), edo
turismoa@bermeo.eus helbidera idatzi.
Arrantzaleak eta umeak, XIX. Arrain Azokan