Arrolako Oppiduma/Nueva Europa S.L.
2014. urteak utzitako datuekin alderatuta, 11.611 bisitari gehiago izan zituzten Kortezubiko bi gune turistiko horiek iaz. Bizkaiko Foru Aldundiak esan duenez, bisitari kopuruak nabarmen egin du gora bi interesgune horietan. Era berean, Arrolak, Ereñozarrek eta Foruko herri erromatarrak izan dituzten bisiten berri ere eman du aldundiak. Hala, uztaila eta abuztuan antolatutaako bisita gidatuetan 1.014 lagunek parte hartu dute.
Oro har, Bizkaikoa sareko museoek ere goranzko joera izan dute bisitetan. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, %15 eta %30 bitartean egin dute gora bisitek 2015. urtean.