Natxitua (Ea)-Gernika ibilbidea antolatu du Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldak astebururako. Hain zuzen, domekan egingo dute txangoa mendizaleek.Gutxi gorabehera, lau orduko ibilbidea izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta parte hartzea zaba...
Natxitua (Ea)-Gernika ibilbidea antolatu du Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldak astebururako. Hain zuzen, domekan egingo dute txangoa mendizaleek.

Natxitutik oinez /Berbalagun
Gutxi gorabehera, lau orduko ibilbidea izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta parte hartzea zabala da. Parte hartzaileek ez dute ordaindu beharrik; hala ere, izena ematea derrigorrezkoa dela jakinarazi du mendi taldeak.
Hala, apuntatu gura dutenek Goi Zaleren lokalera jo beharko dute. Eguena hilaren 21k izango da izena emateko azken eguna. Hala, txangoan parte hartu gura duenak gaur edo ostegunean egin beharko du, 20:00etatik 21:30era (Elejalde kalea, 8). 946 258 478/ 639 646 723 telefono zenbakietara ere dei daiteke, edota
goizale@goizale.com helbidera mezu bat bidali.
Natxituara autobusez
Mendi ibilbidea egiteko 09:00etan batuko dira domekan, Gernika-Lumoko autobus geltokian. Natxituara joateko autobusa hartuko dute, eta handik Gernikarainoko bidea egingo dute mendizaleek.