Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako finala jokatuko du Muruetak
Gizonezkoen 640 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia eta emakumezkoen 540 kiloko kategoriako finala jokatu dituzte asteburuan, Bermeon. Ñapurrak eta Badaiotz nagusitu diraEuskadiko goma gaineko sokatira txapelketa jokatu dute asteburuan Bermeoko Ar...
Gizonezkoen 640 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia eta emakumezkoen 540 kiloko kategoriako finala jokatu dituzte asteburuan, Bermeon. Ñapurrak eta Badaiotz nagusitu dira
Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketa jokatu dute asteburuan Bermeoko Artza pilotalekuan; hain zuzen, gizonezkoen 640 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia eta emakumezkoen 540 kiloko kategoriako finala. Ibarrako (Gipuzkoa), Gaztediko (Laukiz, Bizkaia) eta Badaiotzeko (Araba) neskek lehia estua izan zuten, baina azkenean Badaiotz taldea nagusitu zen. Bigarren eta hirugarren geratu ziren Gaztedi (Bermeoko bizilagun Erika Julieth Rojasek eta Batirtze Ispizuak parte hartzen dute bertan) eta Ibarra, hurrenez hurren.Bestalde, Ezpeletan jokatutako jardunaldian ez bezala, Muruetak ez zuen indartsuena dela agertzerik Bermeon, eta laugarren geratu zen, Abadiñogaz berdinduta.
Gizonezkoetan Ñapurrak (Lapurdi) izan zen nagusi, eta ondoren sailkatu ziren Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa) eta Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), horiek ere berdinduta. Ibarra (Gipuzkoa) eta Zuraide (Lapurdi), aldiz, seigarren eta zazpigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Eskualdekoen presentzia nagusia izan zen 640 kiloetan, Murueta taldean ez ezik, Sokarri eta Ibarra taldeetan ere ari baitira hainbat eskualdeko sokatiralari.
640 kiloko gizonezkoen azken tiraldiak urtarrilaren 23an egingo dituzte, Ibarran, eta orduan erabakiko da txapela nork jantziko duen.
600 kilotan, bosgarren
Beste alde batetik,600 kiloko kategoriako lehen jardunaldia izan zuten atzo Muruetako mutilek, Zeberion. Sokarri nagusitu zen, 11 punturekin, eta muruetarrak bosgarren gelditu ziren, zazpi punturekin.