FEE ezartzen lehena izan da Bermeoko Udala
Familia Errenta Estandarizatuaren (FEE) sistema ezartzen Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo udala izan da Bermeokoa. Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartetik diotenez, «Bermeoko Udalarena jarraitu beharreko eredua da». Hirukidek Bermeok...
FEE Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) hobarian aplikatu zaie familia ugariei. Orain arte, Bermeon, 28.000 euro baino gutxiagoko errenta zituzten familiek izaten zituzten hobariak. Oraindik aurrera, errentaz gain, egoera soziala ere kontuan izango dute hobariak ematerakoan. Hala, Hirukideren proposamena jarraituta, zergan 20.000 euro baino gutxiagoko FEE duten familiei % 50eko hobaria aplikatuko zaie.
Horrez gain, trakzio mekanikoen ibilgailuen gainerako zergan, kide ugariko familieek ere hobariak izango dituzte: kategoria orokorrekoek %50, eta kategoria berezikoek, berriz, %75. Hirukidek udalari egindako proposamen hori iazko azaroan egindako osoko bilkuran onartu zuten aho batez.
FEE ezartzen aitzindariak izateagatik eta Hirukide kolektiboarekiko agertutako sentsibilitateagatik Bermeoko Udala eskertu dute.