Murueta Sokatira Taldea, txapelagaz
Urteagaz batera iritsi da Euskadiko Sokatira Txapelketa ofiziala, eta berarekin batera iritsi zaio Muruetako sokatira taldeari lehen saria. 680 kilora artekoen kategoriako tiraldiak Laukizen izan dira, zapatuan, eta zortzi talde aritu ziren lehian. Txapela, alabaina, Busturialdera etorri da, Murueta gailendu ostean. Abadiño eta Ibarra izan ziren bigarrenak eta hirugarrenak, hurrenez hurren. Ondorengoen hurrenkera ondokoa izan da:
Ñapurrak, Sokarri, Beti-gazte, Zuraide eta Conceyos.
Murueta Sokatira Taldea pozik agertu da lortutagoagaz: “Hilabete edota urteetan jasaniko sufrimenduak eman du bere lehen fruitua. Pisu aldetik ondo egon gara eta sentsazioak ere onak izan dira, baina azkenengo tiraldia irabazi arte hemen ez dago ezer erabakita”.
Bestalde, 640 kilora artekoen tiraldiak atzo izan ziren, Ezpeletan. 680 kilora artekoetan ez bazala, kategoria horretan ez da egun bakarrean erabaki txapela zein taldek irabazten duen, lehenengo jardunaldia izan baitzen atzokoa. Oraindik erabakitzeke dagoen arren, Muruetak talderik indartsuena izatea lortu du, zazpi puntu lortuta. Maila horretan sei talde onenak pasatuko dira finalera.