Saritu duten erakusleihoa
Buy Urdaibai irabazi asmorik gabeko elkarteak Facebook sare sozialaren bidez martxan jarritako erakusleiho birtualen lehiaketak badu irabazlea: Matxalen Apestegia bermeotarra. Gernika-Lumoko Gakoak dendak hartu du boto gehien, eta Apestegia hari botoa eman dionetako bat izan da. Horri esker, elkarteko enpresetan gastatzeko 150 euroko txartela irabazi du bermeotarrak.
Buy Urdaibain sartuta dauden zenbait enpresak aurkeztu zuten bere burua lehiaketara, bakoitzak «saltzen duen produktua edo dagokion zerbitzuari lotuta dagoen argazki bat» aukeratuz, «baina Gabonetako ikutu bat emanez». Ostean, Buy Urdaibairen Facebook orrialdean bataren zein bestearen aldeko botoa emateko aukera izan dute erabiltzaileek, iruzkin bat gehituta. Hain zuzen, iruzkinen bat egin dutenen artetik atera da irabazlea.