Basati Bikeren irudia
Buy Urdaibai irabazi asmorik gabeko elkarteak Facebook sare sozialaren bidez martxan jarritako erakusleiho birtualen lehiaketa gaur amaituko da, eta gaur bertan emango dute jakitera bozkatu dutenen artean nork irabazi duen elkarteko enpresetan gastatzeko 150 euroko txartela.
Buy Urdaibain sartuta dauden zenbait enpresak aurkeztu zuten bere burua lehiaketara, bakoitzak «saltzen duen produktua edo dagokion zerbitzuari lotuta dagoen argazki bat» aukeratuz, «baina Gabonetako ikutu bat emanez». Ostean, Buy Urdaibairen Facebook orrialdean bataren zein bestearen aldeko botoa emateko aukera izan dute erabiltzaileek, iruzkin bat gehituta. Hain zuzen, iruzkinen bat egin dutenen artetik aterako da irabazlea.