Aurten ere, Bermeoko Udaleko Euskara Sailak mahai gaineko egutegiak egin ditu. Aurten bideratuko den kanpainaren leloa irakur daiteke horietan:
Geuk Eus. 1.500 ale inguru argitaratu dituzte, eta jendaurrean lan egiten den leku publikoetan euskararen erabilera sustatzea dute helburu nagusia; izan ere, bezeroen eta establezimendu publikoetako langileen arteko harremana euskaraz izateari bidea eman gura zaio.
Hala, leku publikoetan, merkataritza establezimenduetan, enpresa txikietan eta profesional ezberdinen bulegoetan banatuko dituzte. Modu horretan, toki horietan euskaraz egiten dela jakin ahalko dute bertaratzen diren guztiek.