Emakumeen zine zikloaren azken filma eskainiko dute eguenean, Bermeon
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak azaroan abiarazi zuen emakumeen zine zikloa amaierara iritsi da. Eguenean eskainiko baitute ziklo horretako azken filma: Planes para mañana.
Aurrekoetan egin modura, 19:00etan jarri dute hitzordua Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan. Filmaren ostean, bertaratutako guztiek Izaskun Guarrotxena Mugimendu Feministako kide eta Berdintasun Teknikariagaz zine forumean parte hartu ahalko dute.
Emakumeen zine zikloaren bigarren urtea izan da; aurtengoa, baina, «arrakastatsua» izan dela azaldu du elkarteko presidente Mari Jose Lopezek: «egoitza beteta izan da aurreko filmeetan, eta gonbidatuekin solasaldiak parte hartzaileak izan dira».