Txomin Arana Dakar 2016ko zazpigarren etapan. Argazkilaria: Gernika Off Road.
Atzoko atseden egunaren ostean, 2016ko Dakar lasterketaren bigarren zatiari ekingo diote gaur. Hain zuzen, zortzigarren etapa da gaurkoa, Salta eta Belen (Argentina) artekoa. Guztira, 393 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Txomin Arana ereñarrak eta gainontzeko parte hartzaileek. Aurtengo lasterketan lehenengoz, dunen gainetik ibiliko dira gidariak. Hori dela eta, nabigazioak berebiziko garrantzia hartuko du gaur nahiz datozen egunetan.
Azken bi etapetan bikain aritu da Gernika Off Road taldeko moto gidaria, zazpigarren helmugaratu baitzen bietan. Horri esker, sailkapen orokorrean 11. kokatu da, lasterketa lehenengo hamarren artean amaitzeko aukerak badituela agerian utziz.