Zuzen, eta zuzenean egina
Bigarren lan luzea dakar Tooth talde gernikarrak
Zuzenean grabatzeko diskoa zen, eta horrela egin dugu”Jendearen gustukoa Bi izeneko disko hau grabatzeko prestakuntza handia behar izan dute Tooth-ekoek. «Zortzi abesti ditu CDak, eta denak ez dira estilo berdinekoak. Batzuk oso arinak dira, eta hiru geldoagoak. Horrela atera zaizkigu, eta horrela utzi ditugu», azaldu dute. Instrumentuak elkarrekin grabatu dituzte, eta ahotsekin jolasteko eta bikoizteko denbora gehigo izan dute oraingoan. Abestiekin dena, direna, transmititu gura dute, eta barruan dutena eskaini: «Gure genio txarra transmititzen dugu, eta zuzenekoetan gehiago», esan dute. Egunerokotasunean sor daitezkeen arazoak, gizarte arazoak, protesta… dira letrek jasotzen dutena.
Abesti batzuk oso arinak dira, eta hiru geldoagoak. Horrela atera zaizkigu, eta horrela utzi ditugu”Zenbait kontzertu eman dituzte dagoeneko, eta publikoaren gustukoak izan direla aipatu dute: «Jotzeko gogoz gaude, eta gustura ematen dtugu kontzertuak. Gainera, jendea ere gustura ikusi dugu gure kontzertuetan». Egiten duten musika estiloak publiko fidela izan ohi du, eta beraien eszena jarraitzen dutenek musika estilo horretako kontzertuak ikustera joaten dira. Post-hardcorea lantzen du Tooth-ek; «hala ere, bigarren lan luzea zerbait diferenteagoa dela esan digute» – azpimarratu dute–.«Landuagoa da, melodia gehiagorekin, agresibitatearekin, baina zainduta. Xuabeago gatozela esan digute, baina lan polita egin dugula». Ezagutzera eman Leku txiki eta zarratuetan jo ohi dute, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zenbait kontzertu lotuta dituzte dagoeneko. Hala ere, Europatik jotzea gustatuko litzailekeela aitortu dute; «furgoneta hartu, eta Europako herrialde ezberdinetako lokaletan jotzea izugarria litzateke. Beste anbiente batzuk ezagutzeko aukera emango liguke, eta kanpoko publikoak duen erantzuna zein den ikusi», azaldu dute. Oraingoz, Hego Euskal Herrian eta Espainiar estatuan jotzeko datak zehazten ari dira. «Gipuzkoan kontzertu gehiago emango ditugu Bizkaian baino», diotenez, kontzertuek kultura zabalagoa delako han. Beraien musika ezagutzera ematea du orain helburu Toothek. «Guk gure lana egin dugu, eta orain jendeak baloratu behar du». Diskoa www.tootheroak.com webgunean dute salgai; baita Gernikako Ospa tabernan eta Bilboko Power Records-en.