Udalaren «zentsura» salatu du Busturiko Gazte Asanbladak
Busturiko Gazte Asanbladak «inposaketaz» baliatzea leporatu dio udalari, Jone libre leloarekin Otsozulo gaztetxean jarritako panel bat kendu izanagatik. Azaldu duenez, asanbladako kide den Jone Amezaga preso politikoaren urtebetetzearen harira jarri ...
Nabarmendu duenez, Busturiko Gazte Asanblada eta Otsozulo gaztetxea independenteak dira, eta, beraz, ez dute euren «autonomia urratzen duen inongo inposaketarik eta zentsurarik onartuko». Hori horrela, «inposaketa guztien gainetik» bere erabaki eta oinarrietan «tinko» jarraituko duela esan du gazte asanbladak.
Bestalde, udalaren «zapalketa» zein kontestutan egin den kritikatu du: «Euskal presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazio nazionalerako lau egun falta direnean». Asanblada «oinarri-oinarritik giza eskubideen aldekoa dela nabarmendu du».