Magia kontuak ekarriko ditu Txalok Gernikara, domekan
GERNIKA-LUMO // Magia egiteko zaletasuna duen Dorleta neska gaztearen abenturak ekarriko ditu Txalo Produkzioak-ek asteburu honetan Gernika-Lumora. Magia lapurra izeneko ikuskizunean, Dorletak lapur batekin dituen gorabeherak kontatu, eta istorioareki...
GERNIKA-LUMO // Magia egiteko zaletasuna duen Dorleta neska gaztearen abenturak ekarriko ditu Txalo Produkzioak-ek asteburu honetan Gernika-Lumora. Magia lapurra izeneko ikuskizunean, Dorletak lapur batekin dituen gorabeherak kontatu, eta istorioarekin harrapatuko ditu umeak. Lizeo antzokian izango da antzezlana, domeka honetan hilaren 10ean, eta 17:00etan hasiko da.