Euskadiko selekzioagaz lan bikaina egin dute gernikarrek Espainian
Espainiako txapelketa jokatzen aritu dira hainbat selekzio egunotan; horien artean, Euskadikoa. Bertan parte hartu dute, besteren artean, Gernika KESBeko neskek.
Haurren taldean, seigarren postua eskuratu du euskal taldeak, eta Maialen Idiri gernikarraren lanak asko lagundu du, taldeko puntu gehien egin dituen jokalaria izan baita. June Zubiaga eta Kristina Labauria gernikarrak, aldiz, puntu gehien eskuratu dituztenen artean, bigarren eta laugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Leire Mirandona Gernika KESBekoa, berriz, minutu gehien jokatu dituen euskalduna izan da.
Kadeteetan ere maila ona
Bestalde, kadete mailan ere gernikarren presentzia egon da Espainiako txapelketan: Aitana Vergara, Amaia Iruskieta eta Marta Alberdik lan handia egin dute Talde Berezian sartzea lortu duen Euskadi selekzioan. Halaber, Vergara Talde horretan ondoen baliotsitako hirugarren jokalaria izan da, 30 puntu eta 29 errebote eginda.