Urtero legez, urte berriko lehenengo domekan hitzordu berezia eduki dute herritarrek: Berriatuko ermitetatik ibilaldia egiteko bildu dira. Ume, gazte zein helduk parte hartu dute aurten ere, herriko ermitak lotzen dituen ibilbidean. Eguraldi ona iragar...

Urtero legez, urte berriko lehenengo domekan hitzordu berezia eduki dute herritarrek: Berriatuko ermitetatik ibilaldia egiteko bildu dira. Ume, gazte zein helduk parte hartu dute aurten ere, herriko ermitak lotzen dituen ibilbidean. Eguraldi ona iragarrita ez bazegoen ere, goizean goiz atera ziren 345 bat lagun ibilbidea egiteko prest. Haizea bidelagun eduki bazuten ere, eguna aterri egon zela azaldu du herriko alkate Jon Arriolak. Halaber, parte hartzaile horien artean, berriatuar asko izan zirela nabarmendu du: «100 lagunetik gora». Iazko ibilaldia egiteko, 400 bat elkartu ziren; hala ere, gainontzeko urteekin alderatuta, parte hartzea handiagoa izan da aurten.