Abenduaren 28an ireki eta 30ean itxi zuten Gernika-Lumoko umeentzako Gabonetako parkea. Hiru egun horietan non jolastu eta zegaz gozatu izan dute herriko ume eta geazteek, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2.000 ume baino gehiago hartu ditu aurt...

Abenduaren 28an ireki eta 30ean itxi zuten Gernika-Lumoko umeentzako Gabonetako parkea. Hiru egun horietan non jolastu eta zegaz gozatu izan dute herriko ume eta geazteek, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2.000 ume baino gehiago hartu ditu aurten parkeak. Hala, pozik dira ekimen horrek izan duen harrerarekin, eta umeen Gabonetako parkea herrian Eguberri garaiko ekimen nagusienetakoa bilakatu dela azaldu dute. Jai Alai pilotalekuan jarri izan dute azken urteetan jolas parkea. Aurten baina, pilotalekuan beharrean, Astran muntatu dute. Azaldu dutenez, arratsaldeetan hurreratu da ume gehien.