Elantxobe Arraun Elkarteak bere lana ezagutzera eman du
Ate irekien jardunaldia egin zuen atzo Elantxobe Arraun Elkarteak, elantxobetarrei egiten duen lana erakusteko asmoagaz. Gainera, txikienak ere erakartzeko asmoz, umeentzako ludoteka edo txoko bat ere prestatu zuen elkarteak, “txikia, pretentsio handirik barik”. Deialdiak arrakasta eduki zuen, dozena bat ume eta euren gurasoak joan baitziren arraun elkartearen egoitzara. Gaur ere elkartearen lana ezagutzeko aukera dagoela eta, jardunaldian parte hartzeko deia egin du elkarteak.