Saria S.D. Gernika eta Mario Lopezi
Bizkaiko Kirolaren Gala egin zuten martitzen gauean, eta, ekitaldi horretan, S.D. Gernika eta Mario Lopez Gernika KESBeko nesken taldeko entrenatzailea ere saritu dituzte aurten. Bizkaiko Kirol Prentsaren Elkarteak ematen duen saria Bigarren B mailara ...

Bizkaiko Kirolaren Gala egin zuten martitzen gauean, eta, ekitaldi horretan, S.D. Gernika eta Mario Lopez Gernika KESBeko nesken taldeko entrenatzailea ere saritu dituzte aurten. Bizkaiko Kirol Prentsaren Elkarteak ematen duen saria Bigarren B mailara igotzeagatik hartu du Gernika futbol taldeak. Mario Lopez, aldiz, entrenatzaile legez egindako ibilbideagatik saritu dute.