Arropa eta jostailu bilketa egingo du Biodibertzitate zentroak
Euskadiko Biodibertsitate Zentroak abian dauka beste urte batzuetan bezala jostailu eta arropa bilketa solidarioa abenduaren 27ra bitartean.Ekintza honen bitartez bi helburu bete nahi ditu zentroak: kolektibo behardunekiko laguntza eta solidaritatea a...
Ekintza honen bitartez bi helburu bete nahi ditu zentroak: kolektibo behardunekiko laguntza eta solidaritatea adieraztea batetik, eta batzuentzat erabilgarriak ez diren materialak birziklatzea eta berrerabiltzea, bestetik. Irabazi asmorik gabeko Koopera Ingurumen Zerbitzua elkartea ibiliko da batze lanetan. Elkarteak giza-ekimena sustatzen duen kooperatiba eta enpresa taldeak osatzen dute.
Ekonomia zirkularra
Kanpaina honen bitartez, Koopera Ingurumen Zerbitzua osatzen duten kooperatibek bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntza eman nahi die gabon garai hauetan. Kooperak ingurumen babesa eta giza berrikuntzaren inguruko ekintzak sustatzen ditu txirotasun arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea bilatuz. Baliabideak, espekulazio irizpideak jarraitu barik kudeatzen dira eta gaizkien pasatzen duten pertsonen lan eta gizarte egoera hobetzeko erabiltzen dira, beti ere Ekonomia Zirkularra bultzatuz.
Ekonomia Zirkularrak produktu, osagai eta errekurtso desberdinek, orokorrean, beraien erabilgarritasuna eta balioa momentu oro manten dezaten bilatzen du. Hau da, gauzak produzitu, erabili eta botzeaz haratago doan ekonomia eredua sustatzen du.