Gernikak Hernaniren aurkako garaipenagaz hasi du bigarren itzulia
Basurdeak 27-21 nagusitu ziren zapatuan Hernaniren kontra, bigarren itzuliko lehen jardunaldian.Etxekoak aurreratu ziren markagailuan, Morganen entsegua Sebasek transformatuta. Hasierako jokaldietan partida kontrolpean izan zuten basurdeek. 14. minutua...
Etxekoak aurreratu ziren markagailuan, Morganen entsegua Sebasek transformatuta. Hasierako jokaldietan partida kontrolpean izan zuten basurdeek. 14. minutuan, jokaldi bizkor batean, 7-0-eko markagailua berdintzea lortu zuen Hernanik.
Ondoren, Jamie Verranek eta Martinek jokaldi bikaina gauzatu zuten, eta Sebastian Berterok Souvilleren entsegua transformatzea lortu ez bazuen ere, jokaldi horri esker, berriro ere, aurretik zen etxeko taldea: 12-7.
Genuak aldea apur bat murriztea lortu zuen (12-10), baina, handik gutxira, Berterok beste kolpe bat transformatzea lortu eta bost puntuko aldeagaz jarri ziren. 35. minutuan Maurok entsegua egin eta Berterok transformatu zuen. Hala, 22-10-eko emaitzagaz heldu ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian Gernika Rugby taldeak bi minututan bi entsegu egin zituen, baina epaileak baliogabetu egin zituen.
Handik gutxira etorri zen basurdeen laugarren entsegua, Juan Pablo Pietrelliren eskutik, baina, Berterok ez zuen transformatzen asmatu.