Espainiako txapelketan laugarren amaitu du Ager Solabarrietak
Bartzelonan (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako Tiro Txapelketa laugarren amaitu du Ager Solabarrietak. Ez zuen maila ona erakutsi, eta aurten ezin izan du titulua berretsi. 60 tiro zutikako kategorian, guztira,545 puntu lortu dituzte Solabarri...
Espainiako txapelketan berriro parte hartu ahal izatea esperientzia polita izan dela nabarmendu du Solabarrietak. «Aurten jokatu ditudan txapelketa guztietako emaitza guztiak ikusita, egia esan, ez nuen irabazteko esperantzarik. Denboraldi osoan karabina berriagaz izan ditudan arazoen ostean, ez nago kexatzeko moduan. Hain zuzen ere, Espainiako txapelketan parte hartzeko sailkatzea lortu, eta laugarren amaitu dut eta».
Txapelketan nahikoa urduri egon zela aitortu du, eta horrenbestez, nahikoa huts egin zituen. «Dianan oso gutxitan jo nuen, eta nahi baino 7 eta 8 puntuko tiro gehiago egin nituen».
Bartzelonan jokatutakoa, denboraldiko azken txapelketa izan da, eta orain atseden hartuko duela azpimarratu du.