Mutrikuko kirolari onenak sarituko dituzte, gaur
Mutrikuko Udalak antolatuta, gaur, III. Kirol Gala egingo da. Ekitaldiarekin kirol munduan dabiltzan eta ibili diren pertsona edo eragileei onespena eta eskerrak eman nahi zaie sari baten bitartez.2014-2015 denboraldia kontuan hartuta, lau sari banatu...
2014-2015 denboraldia kontuan hartuta, lau sari banatuko dira: kirolari onena saria, talde onena saria, ibilbide onena saria eta aipamen berezia saria.
19:00etan hasiko da gala, udalbatzar aretoan, eta Ainhoa Azurmendiren eskutik, berdintasunari buruzko mahai ingurua egingo dute lehendabizi.
Emakumeen lana mintzagai
Berdintasuna kirolean: bilakaera eta erronkak saioan herriko elkarteetako emakume gonbidatuek euren esperientziari buruz hitz egiteko aukera izango dute.
Honakoak izango dira mahai inguruko gonbidatuak: Jaujako sortzaileak eta lehendabiziko taldeko emakumeak, Mutriku Futbol Taldeko ehen emakume taldeko kideak, Mutriku Arraun Taldeko lehendabiziko emakume kirolariak, Mutrikuko Sokatira Taldeko lehendabiziko emakume kirolariak eta Burumendi taldeko lehendabiziko emakumeak.
Ordubete inguruko mahai ingurua eta gero, Txemi Galarragak aurtengo kirol galaren aurkezpena egingo du, eta izendatu guztien izenak esan orduko, kategoria bakoitzeko sariatuaren izena emango da jakitera.