Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak Gabonetako mahai apaingarrien lehiaketa antolatu du, hamazortzigarrenez, eta bertan parte hartzen dutenek astelehenean 18:00etatik 20:00etara aurkeztu beharko dituzte beraien lanak, Nestor Basterretxea aretoan.
Hain zuzen, hurrengo egunean, abenduaren 22an, 18:00etan, erakutsiko dituzte lehiaketan parte hartu duten horien lanak. Orduan hasiko da epaimahaia onenak zeintzuk diren eztabaidatzen eta erabakitzen. Hala egindakoan emango diote hasiera sari banaketari. Elkarteak jakinarazi duenez, Gabonetako hiru otzara emngo dituzte sari legez.
Aipatu lanak, gainera, Nestor Basterretxea aretoan jarriko duten erakusketan bilduko dituzte, urtero egin bezala. Hain justu, hilaren 21ean eta 22an, 18:00etatik 20:00etara egongo dira ikusgai, eta hilaren 23an, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.